XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIERNI: Ikastetxeaz kokoteraino nago.

Ez dut itzuli nahi.

LEIRE: Zer ba?

LIERNI: Egun osoa ikasi besterik ez dugu egiten.

LEIRE: Beno, baina jolastu ere egiten dugu, ala?

LIERNI: Gutxi.

LEIRE: Eta gainera musika eta antzerki tailerrak egiten ditugu...

LIERNI: Baina denbora gehiena ikasten pasatzen dugu.

LEIRE: Bai, egia da.

LIERNI: Ez dut itzuli nahi.

LEIRE: Baina gauza asko dauzkagu ikasteko.

LIERNI: Zertarako?

LEIRE: Hazten garenean, lan egiteko.

LIERNI: Eta zertarako?

LEIRE: Ez dakit ba...

Nagusiek ere lan egiten dutelako.

LIERNI: Nik ez dut nagusia izan nahi.

LEIRE: Zergatik ez?

LIERNI: Lan egiten dutenean, nagusiak egun osoan kezkatuta egoten direlako.

LEIRE: Egia da.

Eta oihuka ibiltzen dira.

LIERNI: Eta aurpegiak itsusitu egiten zaizkie.

LEIRE: Eta aspergarriak dira.

LIERNI: Eta ez dakite jolasten.

LEIRE: Eta zer egingo dugu ba?

LIERNI: Nik ez dut hazi nahi, beti honela egon nahi dut.